"Joan den urtarrilean itxi genuen urtebete luzez martxan izan dugun denda Lizarran. Orduz geroztik, Nafarroa Oinez jantziak erosi nahi izanez gero online dendaren bitartez egin behar izan da edo eta antolatu ditugun material salmenta irteeretan.
Aurrerantzean, aipaturiko jantziak berriki ireki dugun dendan ere erosi ahal izango dira, García El Restaurador kalean hain zuzen, lehenago La Papelería zegoen lokalean. Ohi bezala, auzolanean egokitu dugu espazioa, eta momentuz, astean hiru egunetan irekiko dugu, astearte eta asteazkenetan arratsaldez eta ostegunetan goiz eta arratsaldez. Ordutegia: goizez 11:00-13:30; arratsaldez 17:30-20:00.
Lizarra Ikastola osatzen dugunok Salvatierra Gorriti anaiak eskertu nahi ditugu lokala lagatzearekin eman diguten aukera berri honengatik".
NAFARROA OINEZ FUNDAZIOA
No hay comentarios