News Sticker

Última hora

TRIBUNA 'NAFARROA OINEZ PILOTA TXAPELKETA ESTELLERRIAN BARNA'

"Guztiontzat aski ezaguna den pandemiaren ondorioz, 2020ko Nafarroa Oinez jarduera programa bertan behera utzi behar izan zuten Lizarra Ikastolan. Urtebete pasa da orduz geroztik eta ohiko egoera berreskuratu ez bada ere, egoera berriak finkatzen dituen mugak aintzat hartuta Nafarroa Oinez 2021 urtea antolatu eta garatzen ari dira Lizarra Ikastolan. Batetik, gainerako ikastolen jaiekin batera jarduera programa bateratua sortu dute, bestetik, Lizarra aldeari begirako programa jorratzen ari da.


 Azken honi dagokionez, Lizarra Ikastolak, Lizar Jai Pilota Elkartearekin batera, pilota goxuarekin eta Estellerrian barna jokatuko den lau t’erdiko pilota txapelketa burutuko du martxoaren 12tik aurrera. Jarduera honen bitartez zenbait helburu bete nahi dira: Nafarroa Oinez jarduera programan kirolari leku egitea, hain gurea den kirola bultzatzea, kirol arloan euskararen presentzia areagotzea, aisialdi osasuntsua sustatzea eta 2021eko Nafarroa Oinez Lizarraldeko herrietara gerturatzea. 

 Ostiraletan Lizarran jokatuko dira partidak. Lehena, Lizarra Ikastolako pilotalekuak hartuko du. Gainerako ostiraletako partidak eta final erdiak Lizarrako pilotalekuan ospatuko dira. Larunbateko partidak txandakatu egingo dira Oteitza, Deikaztelu, Zudaire, Murieta eta Lezaungo pilotalekuetan hain zuzen. 

 Lizarra Ikastolak Lizar Jai Pilota Elkarteari esker ona adierazi nahi dio emandako laguntzarengatik. Ildo beretik, txapelketarekin aurrera egiten ahalbidetu duten Udal zein babesleak eskertu nahi ditu".

LIZARRA IKASTOLA & NAFARROA OINEZ FUNDAZIOA

No hay comentarios

TAX SERCONTA

GARBAYO IMPRESORES

+NOTICIAS

randomposts

LO+VISTO

FACEBOOK

fb/https://www.facebook.com/estelladirecto