"Uztailaren 10ean 'Udan Blai' elkarlanean osatutako kultur programaren berri eman genuen, osotara hemeretzi proposamen uztailaren 12tik irailaren 5era sakabanatuak. Gerora, gainera, ekitaldi gehiago antolatu dira euskaraz eta, azkenerako, 23 proposamen izan dira: Besteak beste, zinema, magia, hiri tailerrak, dantza eta jolas saioak, kontzertua, bertso-saioa, ipuinak, pailazoak, bisita gidatuak, hitzaldia, piano eta jolas uztarketa…
Programazioa amaitu berri den honetan
balorazio oso baikorra egin nahi dugu, bai
antolaketa aldetik eta baita publikoaren aldetik
ere, pozteko moduko emaitza izan dugu:
-Programatutako 23 ekitaldietatik 20
gauzatu ahal izan dira. Hauetatik
bederatzi Lizarran eta hamaika
herrietan: gehienak aire librean izanik
ere eta, beraz, eguraldiaren
menpekoak, eta pandemiaren faktorea
tarteko, ekitaldien %87 egin ahal
izateak, estimatzen dugu oso betetzemaila altua izan dugula.
-Halaber, publikoak erantzun du, are
gehiago, esan dezakegu beso-zabalik
hartu dutela egindako proposamena,
ekitaldi horietan 1.000 laguneko langa
gainditzera izatera iritsi baikara, zehazki
1.012.
-Garrantzia berezia eman zaio haurrari,
osasun egoera dela-eta, zuzeneko
euskara eskola orduak galdu dituzte eta horretan lagundu nahi izan dugu. Eta
familiek ere erantzun dute, osotara
ikusle eta parte hartzaile guztien artean,
familia-publikoa 756 haur eta guraso
izan dira, eta, osotara, 926 ordu inguru
jaso dituzte eskualdeko haurrek.
Uda hasierako filosofia berretsi da, bai
proposamenak egin ahal izan direlako eta baita
publikoak erantzun duelako ere: `Kultura
segurua eta beharrezkoa da, are gehiago
testuinguru honetan haurrei euskarazko
eskaintza egin ahal izatea. Ez dadila antolatu
gabe geratu ez garelako saiatu´. Zorionak
herritarrei, kulturgileei eta arloko profesionalei".
Antolatu dute: Deierri, Estella-Lizarra,
Lezaun, Oteitza eta Villatuertako udalak.
Irantzu Mankomunitatea. Garean elkartea, Bertso Eskola eta Navark. Lagundu dute: Abartzuza, Gesalatz eta
Jaitzeko udalak. Nafarroako Gobernua.
Irantzu Euskara Zerbitzua
No hay comentarios